Itxi

telebista

Zinea

'Casa de arena y niebla'pelikula, gaur gauean, ETB2n

Euskal Telebistak Vadim Perelmanek zuzendutako eta Jennifer Connelly eta Ben Kigsley aktoreak protagonista dituen filma emango du.

Euskal Telebistako bigarren kateak Casa de arena y niebla filma eskainiko du gaur gauean. Vadim Perelman-ek zuzendutako film honetako protagonistak Jennifer Connelly eta Ben Kigsley aktoreak dira.

Bidegabeko etxegabetze baten erruz, bere etxea galdu duen emakume baten istorioa kontatzen du pelikulak. Emakumeak etxea berreskuratzeko borrokatuko du jabe berriaren kontra, baina liskarrak uste baino handiagoak izango dira.

Casa de arena y niebla filma gaur izango da ikusgai, 22:05tatik aurrera, ETB2n.