Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Bengoetxea VI-Larunbe / Urrutikoetxea-Imaz, gaur, EiTBn

EiTB

Iruñeko pilota jaialdiaren aurretik, Bigarren B Mailako Amorebieta-Real Union partida ikusteko aukera izango dugu.

  • Oinatz Bengoetxea

    Oinatz Bengoetxea

18:00etan hasita, 'ETB Kantxa' saioa Iruñeko Labrit pilotalekutik zuzenean eskainiko da. Lehendabizi, Arretxe II-I. Zabala eta Tainta-Beroiz bikoteen arteko partida; eta ondoren, Bengoetxea VI-Larunbe eta Urrutikoetxea-Imaz bikoteen arteko Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko partida. Emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da zuzenean Joxetxo Lizartzaren, Jokin Errastiren eta Xabier Anduezaren kontakizunarekin.

Pilotaren aurretik, futbolaren izango da ikusgai. Bigarren B Mailako 24. jardunaldiaren Amorebieta-Real Union norgehiagoka eskainiko da, zuzenean, 16:00etan. Esatariak Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Xabier Ormazabal izango dira.