telebista
Euskal abizenak
Julen Lopetegi Agote, gaur gauean, 'Todos Los Apellidos Vascos' saioan
EiTB
Futbolari ohi eta Espainiako Futbol Selekzioaren egungo entrenatzaileak bere arbasoak nortzuk diren jakingo du, eta Santi Idigorasekin eta Alberto Gorrizekin egongo da.
'Todos Los Apellidos Vascos' saioan, Julen Lopetegi Agote futbolari ohi eta Espainiako Futbol Selekzioaren egungo entrenatzailea izango dugu gaur protagonista. Julen (Asteasu, 1966) pilotaria izan zitekeen, bere anaia Josean (Agerre) bezala, baina argi zuen ez zuela bere aita Aguerre II.a bezala harri-jasotzailea izan nahi. Hernio mendiaren magalean hazi eta hezitako familia honen gorabeherak ezagutuko ditugu.
Saioan, Rafa Nadal elkarrizketatuko dute. Nadal eta Lopetegi familiak lagun minak dira, Julen Barçako jokalaria izan zenetik. Tenis jokalariaren osabak, Miguel Angel Nadalek, eta berak bat egin zuten aldagelan.
Fernando Hierro ere agertuko da saioan, eta selekzioaren entrenatzaile bezala nola ikusten duen azalduko digu. Arazorik izan al zuen kargua onartzerakoan?
Santi Idigoras eta Alberto Gorriz Realeko jokalari ohiak ere izango dira saioan. Donostiako taldearen unerik onenak gogoraraziko dizkigute. 80ko hamarkadan Reala garaile izan zeneko hamaikakoa gogoratuko du Julenek? Gaindituko al du azterketa?
Agote abizena, abizen markatua? Arraza madarikatua? Ia 8 zortzi mendetan bazterketa jasan zuten eta harria eta egurra landu zituzten artisauen ondorengoa ote da Julen?
Galdera horien guztien erantzuna, 'Todos Los Apellidos Vascos' saioan, 22:15ean, eitb.eus-en eta ETB2n.
.