telebista
Audientziak
'Basakabi barrutik' eta 'Herri Txiki', nagusi audientzia-datuetan
A.H. | EITB
'Go!azen'i buruzko erreportajea audientzia-buru izan zen ostiralean euskaldunen artean. Zigoitiko 'Herri txiki, Infernu Handi', aldiz, denboraldiko atalik ikusiena izan zen atzo.
Telebistako audientzia-datuetan arrakasta itzela izan dute asteburu honetan 'Basakabi barrutik' erreportajeak eta Zigoitia herriari buruzko 'Herri Txiki Infernu Handi' saioak.
'Go!azen' telesailari buruzko erreportajea euskaldunen artean audientzia-buru izan zen ostiral gauean. Aktore protagonisten eskutik, 'Go!azen' telesailaren barrunbeak azaldu zituen saioak, eta % 7ko audientzia-zatia lortu zuen, euskaldunen arteko %18,7ko zatia bereganatuz. Halaber, 109.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin-eremuan.
Adierazgarria da, gainera, publiko gaztearen artean erreportajeak izandako harrera ezin hobea: 4-12 urteko ikus-entzuleen artean, % 42,6ko kuota lortu zuen, eta 13-24 urtekoen artean, % 14,8koa. Bi adin tarteetan, nagusi izan zen.
Igandean, berriz, Zigoitiko atalaren emanaldia 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren denboraldiko saiorik ikusiena izan zen. Saioak % 4,8ko audientzia-zatia lortu zuen, % 11,2ko kuota euskaldunen artean, eta 153.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.