Itxi

telebista

22:30ean

Carmelo Ezpeleta protagonista 'Todos Los Apellidos Vascos' saioan

A.H. | EITB

Moto GP mundialeko antolatzaile nagusienaren jatorria eta arbasoak aztertuko ditu saioak, eta Marc Marquez eta Jorge Lorenzo izango ditu laguntzaile.

Carmelo Ezpeleta Moto GPko enpresari garrantzitsua eta Dornako presidentea izango da gaur 'Todos Los Apellidos Vascos' saioko protagonista. Moto GP mundialaren bultzatzaile nagusia da bera.

Carmelok bere abizenaren jatorriaren gaineko misterioa argitu nahi izango du igandeko saioan, beti pentsatu baitu bere arbasoak Aragoikoak zirela. Hori izango da, hain zuzen ere, saioaren ikerketa taldearen erronka nagusia, Ezpeleta abizenaren euskal konexioa topatzea.

Gainera, gure protagonista hobeto ezagutzeko, bere zuzeneko familiarekin izango dira, bere alaba eta ahizpekin. Carmeloren Gernikako lagunekin ere izango dira, eta Ezpeletak gaztetan zuen afizioa azalduko dute: zesta-punta.

Horrez gain, Ezpeletaren alde profesionala eta haren sekretuak ondo ezagutzen dituzten bi pertsona ere agertuko dira saioan: Marc Marquez eta Jorge Lorenzo.

'Todos Los Apellidos Vascos' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.

ong>.