Itxi

telebista

Inkesta

EiTB Focus, gaur: Jaurlaritzaren lehen 100 egunak eta boto-asmoa

A.E.|EiTB

EiTB Focus inkestaren 6. ataleko emaitzak gaur hasiko dira ezagutzen. 14:00etatik aurrera Jaurlaritzaren lehen 100 egunei eta boto-asmoari buruzko datuak. Astelehenean, Kontzertu Ekonomikoaz.

0:22

Euskal Irrati Telebistaren EiTB Focus inkesta publikoaren seigarren atala gaur hasiko dira agitaratzen EiTBko hedabideak. Oraingo honetan, eta hauteskunde autonomikoen gaineko boto-asmoaz galdetzeaz gainera, Urkulluren Gobernuaren lehen 100 egunei buruz eta Kontzertu Ekonomikoari buruz galdetu dute.

Hasteko, Urkulluaren Gobernuaren lehen 100 egunei buruz eta boto-asmoaz bildutako erantzunak emango dira ezagutzera. Astelehenean, berriz, EiTB Focusek Kontzertu Ekonomikoaren inguruan egindako galderen emaitzak izango dira EiTBko hedabideetan. Halaber, programazio berezia izango da Kontzertu Ekonomikoaren inguruan.

EiTB Focusen helburua Gizaker enpresak egindako inkesta hauen bidez herritarren iritzia jakitea da. Hartara, inkeston emaitzen berri emateaz gainera, ETBk, Radio Euskadik, Euskadi Irratiak, Radio Vitoriak eta eitb.eus-ek tarte bereziak eskainiko dizkiote datuen analisiari.

Inkestaren seigarren ataleko emaitzak 14:00etatik aurrera emango dira ezagutzera ETBko albistegietan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus-en. Halaber, arratsaldeko 'Ahoz Aho' eta 'El Programa de Klaudio' saioetan ere aztertuko dituzte emaitzak. Gauean, 'EiTB Focus' saio berezia eskainiko du ETB2k.

22:20an, 'EiTB Focus' saio berezia izango da ikusgai, Arantza Ruizen eskutik. Inkestak aletu dituen boto-asmoaren inguruko datuak eta Urkulluaren Gobernuaren lehen 100 egunak aztertzeko, politikariak hartuko dituzte lehenengo eta kazetariak ondoren. Alderdi politiko guztietako ordezkariak izango dira, Iñigo Iturrate (EAJ/PNV), Iker Casanova (EH Bildu) eta Eukene Arana (Elkarrekin Podemos), besteak beste. Halaber, Iñaki Soto, Josean Izarra, Danilo Albin eta Lourdes Perez kazetariak eta Fabio Gonzalez soziologoa ere izango dira bertan.

Horrez gain, eitb.eus webgunean, EiTB Focus orrialde berezian, orain arte egin diren ikerketa guztiak eskura izango dituzte erabiltzaileek, noiznahi eta nonahi kontsultatu ahal izateko. EiTBko programa ezberdinetan egiten diren analisiak ere ikusi ahalko dira bertan.

EiTB Focus inkestaren eremua Euskadi da, eta emaitzak lurraldez lurralde biltzen ditu.