telebista
Zinea
'Gravity' pelikula, gaur gauean, ETB2n
Sandra Bullock eta George Clooney dira Alfonso Cuarónek zuzendutako zientzia fikziozko film honen protagonistak.
Euskal Telebistako bigarren kateak zazpi Oscar sari lortu dituen Gravity filma eskainiko du gaur, 22:15etik aurrera. Sandra Bullock eta George Clooney dira Alfonso Cuarónen zientzia fikziozko film honen protagonistak.
Ryan Stone doktorea eta Matt Kowalsky komandate beteranoa espazioko teleskopioa konpontzen ari dira haien espazio ontzitik kanpo, baina, espero ez duten arrisku bat datorkie gainera: suntsitutako satelite eta espazio estazioez osatutako zabor euria abiadura handian datorkie gainera.
Espazio ontziarekin talka egin eta bi protagonistak espazioan erabat bakarrik geldituko dira. Lur azaletik 600 kilometroko garaierako orbitan daudelarik, Stone doktoreak eta Kowalsky komandanteak etxera bizirik itzultzeko konponbidea topatu beharko dute.
Gravity filma gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.