Itxi

telebista

22:30ean, ETB2 eta eitb.eus-en

M11 hizpide, gaur gaueko 'La Noche en Jake'n

A.H. | EITB

Saioak atentatu terrorista gogoratuko du eta gertatutakoaren ondorio politikoak aztertuko ditu.

Arantza Ruizek aurkeztuta, 'La Noche en Jake' saioak M11ko atentatu terrorista gogoratuko du, gertakariaren hamahirugarren urteurrenaren bezperan. Eraso yihadistaK 191 hildako utzi zituen Madrilen. Gertatutakoaren ondorio politikoak aztertuko ditu saioak, eta hiru egun ondoren ospatu ziren hauteskunde orokorretako emaitzen iraulketa hartuko du hizpide.

Horretarako, Martin Garitano, Ana Garbati, Danilo Albin, Enrique Aguirrezabal, Eva Domaika, Juan Mari Gastaca eta Fernando Garea kazetariak, eta Ivan Redondo analista politikoa izango dituzte saioan.

Gainera, Juan Carlos Etxeberria EiTBko kazetariak eta Miren Azkarate garai hartako Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta sailburuak ere parte hartuko dute.

La Noche en Jake ostiralero izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eusen.