Itxi

telebista

22:15ean

Gau errusiarra Olgarekin, gaur gauean, 'El Conquis del Caribe' saioan

A.E.|EiTB

Halaber, Otto urakanaren lehen erauntsiek hiru kanpamendutan utzitako ondorioak erakutsiko dituzte.

'El Conquistador del Caribe' saioaren jarraitzaileek ezin dute galdu Olgaren bisita Miramongo platora. Gaur gauean, Euskadiko errusiar famatuena 'El Conquis' eztabaida-saioan izango da, bere kanporaketan inguruko xehetasun guztiak eta bere izendapen eztabaidatua ondorio izan zuen talde barruko gorabeherak kontatzeko. Vilarinekin izan zituen ika-mikak; Maritxalar, Carol, Dennis eta gainontzekoekin zuen harremana; dueluaren ondoren Alexekin kanpamendura itzuli zenekoa eta oraindik ikusi gabeko irudiak eskainiko ditu saioak.

Horrez gain, datorren asteko atalaren aurrerapena ere ikusiko dugu. Irudi horietan Otto urakanaren lehen erauntsiek hiru kanpamendutan utzitako ondorioak erakutsiko dituzte. Euriteak eta haizeteak uholdeak eragin zituzten kanpamendu pobrean eta Iñigoren aldartean izango dute eraginik. Badirudi Getxokoa amore emateko prest dagoela Immunitate Jokoaren bezperan.

Aurretik erakutsi gabeko irudiak, aurrerapenak eta abenturaren gainontzeko kontuak aztertuko ditu Conquistologo talde onenak: Gotzon, Isa, Eneko, Raul, Leku eta Dennisen 'anaia bikia'. Joseina eta Ainhoa Gazteako aurkezleek, bestalde, musikarekin animatuko dute platoa eta sare sozialetan lehiaketari buruz esandako alerik onenak ekarriko dituzte.

'El Conquis del Caribe' asteazkenero izaten da ikusgai 'Eguraldia'ren ondoren, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.