Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Irribarria-Rezusta / Olaizola-Untoria, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Emakumeen Ligako Real Sociedad-Albacete partida eta Kataluniako Itzuliko azken etapa ere zuzenean izango dira ikusgai.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute gaur Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko duten Eskuz Binakako Txapelketako finalerdietako azken norgehiagoka, Irribarria-Rezusta eta Olaizola-Untoria bikoteen artekoa. 17:00etan hasiko da jaialdia, eta beste bi partidarekin osatuko da: Ezkurdia-Barriola / Altuna III-Erostarbe eta Elordi-Martinez / Errandonea-Merino. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeita izango dira esatariak.

Zuzeneko beste bi emanaldi ere izango dira: goizean, 12:00etan, Emakumeen Ligako Real Sociedad-Albacete neurketa, ETB1en eta eitb.eus-en; 12:20an, Kataluniako Itzuliko azken etapa, ETB4n eta eitb.eus-en.

Bestalde, 14:20an, ETB4n eta eitb.eus-en, izotz hockeyari egingo diote tartea: Ligako txapeldun bilakatu eta gero, Txuri Urdin taldearen ibilbidea errepasatuko dute Jon Ander Gorospek eta Gerardo Puentek.

16:00etan, herri kirolen tartean, bezperan Agurainen jokatutako aizkolarien Buruz Buruko Eusko Label sariko lehen kanporaketaren berri emango dute Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek ETB1en eta eitb.eus-en.