telebista
22:30ean
Gotzon, Eneko, Raul eta Leku, gaur, 'El Conquis'eko erronka berrian
EITB
Gainera, Hugo abenturako azken kanporatuak Kolonbiako Karibe itsasoan izandako bizipenak azalduko ditu.
-
Argazkia: EiTB
Gaur gaueko 'El Conquis' saioa oso berezia izango da, eta Gotzon, Eneko, Raul eta Leku aurrez aurre jarriko dituen erronka gogorra eskainiko du. Sopuertaventuran, Enkarterriko abentura parkean, lehia bizian arituko dira lau protagonistak, eta hainbat proba gainditu beharko dituzte: soka batetik gora egin, sare batean ibili eta 20 metroko altuera batera igo beharko dute.
Saioak, gainera, Hugo lehiakidea hartuko du protagonista, eta Kolonbiako Karibe itsasoan izandako esperientzia azalduko du, Ismaren kontrako duelua galdu ostean. Gasteizen bizi den bilbotarrak bere kanporaketaz hitz egingo du eta talde berdean nabaritzen hasi diren tentsioak azalduko ditu.
Patxi Alonsok aurkezten duen saioak, gainera, David Seco kanpamentura itzuli zeneko irudiak eskainiko ditu, baita talde gorriak Isma eta Izetari egindako harrerarenak ere. Horrez gain, datorren asteko atalaren aurrerapena azalduko du: Otto urakana geroz eta gertuago dago, eta buru argienentzat egindako immunitate jokoari egin beharko diete aurre lehiakideek.
Hugo, Gotzon, Eneko, Raul eta Leku ez ezik, Isa Landa solaskidea ere izango dute asteazkeneko saioan. Joseina Etxeberriak musika onenarekin girotu du Miramongo platoa eta Ainhoa Etxebarriak sare sozialetako mezuak bilduko ditu.
'El Conquis' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
tb.eus-en.