Itxi

telebista

22:30ean

Terrorismoa goratzeaz, gaur gauean, 'La Noche en Jake' saioan

EITB

Iritzi askatasunaren eta terrorismoa goratzearen arteko mugak zehazten saiatuko dira aste honetako saioan.

Gaur gaueko 'La Noche en Jake' saioak terrorismoa goratzeagatik zigortu dituzten sare sozialetako erabiltzaileen kasuak gogoratuko ditu. Besteak beste, Carrero Blancoren inguruko umorezko txioak publikatzeagatik kartzela zigorra jaso zuen Cassandra Verarekin arituko dira.

Gainera, iritzi askatasunaren eta terrorismoa goratzearen arteko mugak zehaztuko dituzte Aitzol Asla Zuzenbideko irakaslearekin, eta Edurne Goikoetxearekin, bi guardia zibili erasotzeagatik epaituko dituzten Altsasuko gazteetako baten amarekin, arituko dira.

Bestalde, Danilo Albín, Martín Garitano, Eduardo Portero, Ana Garbati, Maite Iturrate eta Lourdes Pérez kolaboratzaileak erabakitzeko eskubidearen inguruan arituko dira solasean. Izan ere, azkeneko soziometroaren arabera, euskaldunen % 41 independentziaren inguruko kontsulta batean parte hartzearen alde egongo lirateke.

'La Noche en Jake' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

TB2n.