telebista
ETB2n
ETAren armagabetzeaz, gaur gauean, 'La Noche en Jake' saioan
A.E.|EiTB
Politikarien mahaian, Jose Manuel Bujanda, Jone Gorizelaia, Jesus Egiguren, Juana Bengoetxea eta Patxi Zabaleta egongo dira.
Gaur gauean 'La Noche en Jake' Arantza Ruizek aurkezten duen saioak ETAren armagabetzea aztertuko du. Alderdi, eragile eta erakundeek armagabetze osoa, aldebakarrekoa eta legezkoa izatea nahi dute. Politikarien mahaia osatuko du saioak, hauekin: Jose Manuel Bujanda, Jone Goirizelaia, Jesus Egiguren, Juana Bengoetxea eta Patxi Zabaleta.
Halaber, kazetariak ere izango dira gaiaren inguruan hausnarketa egiten: Alberto Surio, Ana Garbati, Martin Garitano, Danilo Albin, Juan Carlos de Julian eta Fernando Lazaro.
'Eguraldia'ren ondoren izaten da ikusgai 'La Noche en Jake', 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.