Itxi

telebista

EiTB Kirolak

Realaren Nazioarteko Txapelketa eta pilota Eibartik, gaur, zuzenean

A.A. | EiTB

Futbol emanaldia ETB4n egingo da 11:30etik aurrera eta pilota emanaldia ETB1en 17:00etatik aurrera. Biak izango dira ikusgai eitb.eus-en.

Urtero Aste Santuko egunetan jokatu ohi den Realaren Nazioarteko Torneoko finalak eskainiko ditu Euskal Telebistak gaur. 11:30etik aurrera jarraitu ahal izango da emanaldia ETB4n eta eitb.eus-en.

Txapelketaren 33. edizioa izango den honetan talde hauek hartuko dute parte: Manchester City, Real Madril, Sevilla, Celta de Vigo, Palmeiras, Villarreal, Oasuna, Kostkas, Ariznabarra eta Reala.

Lehendabizi 13 urtez beherako finala jokatuko da eta ondoren 17 urtez beherakoa. Naxari Altuna eta Juanan Larrañaga arduratuko dira kontakizunaz.

Bestalde, 17:00etan, pilota izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, Eibarko Astelenatik. Hiru partida jokatuko dira: Retegi Bi-Jaunarena, Buruz Buruko Txapelketa nagusikoa, eta Jaka-Bakaikoa eta Gorka-Salaverri, Buruz Buruko promozio Txapelketakoa. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Xabier Andueza izango dira esatariak.