telebista
22:15ean, ETB2n
'El precio de la libertad' minisaila, gaur gauean, ETB2n
Ana Murugarren bilbotarrak zuzendutako lana Mario Onaindiaren bizitzan dago oinarrituta, eta 22:15ean eskainiko du Euskal Telebistak.
Euskal Telebistako bigarren kateak El precio de la libertad minisaila eskainiko du gaur, larunbata. Ana Murugarrenek zuzendu zuen lana, eta Quim Gutierrez aktorea du protagonista.
ETA politiko militarreko kide izan zen Mario Onaindia sozialistaren bizitzan oinarrituta dago mini saila. 1970ean, Burgosen talde terroristako kideen kontra egindako prozesuan, heriotza zigorra ezarri zioten.
El precio de la libertad, gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.