telebista
22:05ean
'Más allá de la vida' filma, gaur gauean, 'El Superhit' saioan
Heriotzarekin zerikusia duten hiru lagunen istorioak aldi berean kontatuko dizkigu Clint Eastwoodek zuzendutako drama honek.
-
Argazkia: filmaffinity.com
ETB2k Más allá de la vida filma eskainiko du gaur, 'El Superhit' saioaren baitan. Clint Eastwood da zuzendaria, eta Matt Damon, Cecile de France eta George McLaren protagonistak.
Heriotzarekin zerikusia duten hiru lagunen istorioak aldi berean kontatuko dizkigu drama honek; Georgek (Matt Damon) hildakoekin harremanetan jartzeko dohaina dauka, Marie (Cecile de France) tsunami batetik bizirik atera da eta Marcusek (George McLaren) istripu batean galdu du bere anaia bikia.
Más allá de la vida gaur gauean izango da ikusgai, 22:05etik aurrera.