Itxi

telebista

22:30ean

Sorpresaz beteriko gaua, Kemen gonbidatuarekin, gaur gauean, 'El Conquis'en

EITB

Abenturako azken kanporatuak lehiaketan zehar erabilitako estrategiaren inguruko hainbat kontu azalduko ditu.

Abenturako lehiakiderik gazteena, Kemen, gaurko 'El Conquis' eztabaida-saioan izango da gonbidatu. Nafarrak Isma eta Aitorren kontrako duelua galdu zuen, eta umore onez gogoratuko ditu abenturan bizitakoak, baita hiru "mututxoen" estrategiaren inguruko hainbat kontu ere. Aiskanderrekin haserre al dago dueluan gertutakoaren ostean?

Horrez gain, hurrengo atalaren aurrerapenak eta aurrez ikusi ez diren irudiak eskainiko ditu saioak. Gainera, Karibera bidaia irabazi duen ikuslearen izena emango dute ezagutzera, eta beste hiru lehiakide kanporatuko dituzte, realityaren hamahirugarren edizio honetako lehiakide faboritoa hautatzeko bidean.

Bestalde, Joseina Etxeberriak musika jarriko du, Ainhoa Etxebarriak tuit onenen berri emango du eta Karibea egun batez utziko duen 'beste Carol batek' harrera egingo dio Kemeni. Gainera, Eneko, Gotzon, Isa, Manu, David eta Saioa conquistologoak ere izango dira saioan.

'El Conquis' eztabaida-saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.