telebista
Pilota eta txirrindularitza
Lau t'erdiko San Fermin torneoko finala, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Gainera, Frantziako Tourraren zazpigarren etapa eskainiko dute zuzenean.
Gaur gauean, Olaizola II.a eta Altuna III.a aurrez aurre jarriko dituen lau t'erdiko San Fermin torneoko finala eskainiko dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek. Emanaldia goizeko 11:30ean hasiko da, eta txapelketako partidaren aurretik, Artola-Imaz eta Elezkano II.- Merino II. bikoteen arteko atariko partida eskainiko dute. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa izango dira esatariak.
Horrez gain, Frantziako Tourraren zazpigarren etapa emango dute ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean. Troyes eta Nuits Saint Georges herrien arteko 214 kilometroko etapa izango da. Emanaldia ETB4n hasiko da 12:00etan eta 15:00etan ETB1era pasako da. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.