Itxi

telebista

22:30ean

'Las flores de la guerra' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

EITB

Saioak, gainera, Sanferminak hizpide hartzen dituzten Hollywoodeko pelikulen akatsen berri emango du.

'La Noche de...' saioak Las flores de la guerra film zirraragarria estreinatuko du gaur gauean. Benetako gertakariak ditu oinarri, bigarren mundu gerran japoniarrek Txinako Nankin hiria hartu zutenean gertatutako sarraski handia, hain zuzen ere. Zhang Yimou izen handiko zinemagilea da zuzendaria, eta Christian Bale aktore ezaguna dugu protagonista nagusia. Felix Linaresek filmaren inguruko xehetasun guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, udako atal berriarekin jarraituko du saioak: La pareja ideal. Estreinatu berri diren filmetako bikoteak bizitza errealean bateragarriak diren ala ez frogatuko dute. Aste honetan Charlize Theron aktorea izango dute hizpide.

Gainera, munduko lentzeria iragarki famatuenak grabatzen diren hondartza erakutsiko du Felix Linaresek.

Amaitzeko, 'La Noche de...' saioak Sanferminak hizpide hartzen dituzten Hollywoodeko pelikulen akats berriak erakutsiko ditu. Astearte honetan, lapur talde batek, San Fermin jaiak direla aprobetxatuz, Iruñean burutuko duen lapurreta azaltzen duen filma erakutsiko Los Sanfermines conquistan Hollywood atalak.

'La Noche de... Las flores de la guerra' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea