Itxi

telebista

22:15ean

'Kutsidazu bidea, Ixabel' filma, gaur gauean, ETB1en

Mikel Losada eta Ainere Tolosa dira Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok zuzendutako filmaren protagonista nagusiak.

0:22

Euskal Telebistako lehenengo kateak Kutsidazu bidea, Ixabel (2006) pelikula eskainiko du gaur gauean. Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues dira film honen zuzendariak, eta Mikel Losada, Ainere Tolosa eta Iñake Irastorza ditu protagonista.

Juan Martin gazte donostiarrak uda baserri batean igarotzea erabaki du, bere euskara maila hobetzeko. Berak ikasitako euskarak eta baserriko familiak hitz egiten duenak ez dutela antz handirik ohartuko da bertan. Gainera, Juan Martinek baserriko lanak ez ditu ongi ezagutzen, eta, hori dela eta, elkarbizitza xelebrea izango dute. Halere, alde onak ere izango ditu gazte donostiarraren egonaldiak, familiako alaba gaztearekin maiteminduko baita.

Kutsidazu bidea, Ixabel pelikula gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en.