Itxi

telebista

Frantziako Tourra

Tourreko azken mendiko etapa, Izoard mitikoan amaituko dena, gaur, ETB1en

EITB

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Frantziako Tourreko hamazortzigarren etapa, 12:40tik aurrera.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute gaur Frantziako Tourreko hamazortzigarren etapa.

Aurtengo edizioko goi mendiko azken etapa izango da: 179,5 kilometroko ibilbidea izango du, eta Izoard gain mitikoan amaituko da. 14,1 kilometro eta, batez beste, % 7,3ko maldak dituen maila bereziko mendate honen aurretik, baina, beste bi igo beharko dituzte txirrindulariek: La Còte des Demoiselles Coiffées (3,9 kilometro eta, batez beste, % 5,2ko aldapak) eta lehen mailako Col du Vars (9,3 kilometro eta, batez beste, % 7,5eko aldapak).

Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, zuzenean, 12:40tik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.