telebista
Zuzenean
Arrigorriagako pilota jaialdia, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Victor eta Artolaren arteko lau eta erdiko partida izango da ikusgai, eta Bengoetxea VI-Albisu eta Olaizola II-Imaz bikoteek Bizkaia Torneoko partida jokatuko dute gero.


Gaur gauean, 22:00etan, Arrigorriagako pilotalekuarekin bat egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Hasteko, Victor eta Artolaren arteko lau eta erdiko partida izango da ikusgai, eta Bengoetxea VI-Albisu eta Olaizola II-Imaz bikoteek Bizkaia Torneoko partida jokatuko dute gero. Amaitzeko, Bakaikoa-Peña II partida eskainiko dute.
Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak izango dute zuzeneko emanaldiaren ardura.
Gaur gauean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.