Itxi

telebista

ETB1en eta eitb.eus-en

Pilota izango da nagusi gaur arratsaldean EiTBn

A.E. | EiTB

Eskuz binakako jaialdia emango da Ermutik.

Gaur arratsaldean, pilotak ostatuko du zuzeneko kirol emanaldien eskaintza ETBn eta eitb.eus-en. 17:00etan hasita, 'ETB Kantxa' saioan, pilota jaialdia izango da ikusgai, Ermutik. Lehen partidan, Mendizabal III-Irusta eta Gorka-Jaunarena bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago, eta, ondoren, partida nagusian, Ezkurdia-Rezusta eta Altuna III-Merino II.a bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Bestetik, 16:30ean, goizean jokatutako Ordiziako Txirrindularitza Sariaren laburpena eskainiko dute ETB1 eta eitb.eus-en. Alfontso Arroiok emango du probaren berri.