Itxi

telebista

22:30ean

'Como Pez en el Agua' umore saioaren atal berria, gaur gauean

EITB

Gorka Aginagalde eraikuntza lanetan arituko da, Anjel Alkainek animalia basatiak zainduko ditu eta Maribel Salas azoka batean saltzaile moduan arituko da.

  • Maribel Salas, Anjel Alkain eta Gorka Aginagalde

Gaur gauean, Gorka Aginagaldek, Maribel Salasek eta Anjel Alkainek beste lanbide bat ikasiko dute 'Como Pez en el Agua' umore saioan, aktore lanak alde batera utzita.

Gorka Etxalarko landetxe berri bat eraikitzeko lanetan arituko da, Anjelek animalia basatiak zaintzen ikasiko du Basondo Urdaibaiko babeslekuan, eta Maribel Erandioko azokan arituko da saltzaile moduan. Nekane Amaya pertsonaia famatuaren papera egiten zueneko garaiak ekarriko dizkigu gogora. Orduko esperientziak balio izango al dio oraingo honetan?

Protagonista bakoitzak arduradun bat izango du eginbehar berrian, eta haren balorazioa entzungo du. Baina kritikarik zorrotzenak lagunen eskutik etorriko zaizkie. Izan ere, bakoitzaren bizipenak sofa batean eserita ikusiko dituzte elkarrekin, eta asko izango dute esateko bata bestearen lanaren gainean.

'Como Pez en el Agua' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

/strong>