Itxi

telebista

22:00etan

Buruz buruko finalaren errebantxa, gaur gauean, Gasteiztik zuzenean

A.A. | EiTB

Oinatz Bengoetxearen eta Iker Irribarriaren arteko partida, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etan.

0:14

Gaur gauean, Gasteizko Ogueta pilotalekuko jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 22:00etatik aurrera. Buruz buruko finalaren errebantxa jokatuko dute bertan Oinatz Bengoetxeak eta Iker Irribarriak. Aurretik, Julen Retegik eta Iker Artolak neurtuko dituzte indarrak lau t'erdian. Amaitzeko, Elezkano-Martija eta Laso-Untoria bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

e kontakizuna.