Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Ondarroako Bandera eta Sunbillako pilota jaialdia, gaur, zuzenean, ETB1en

A.A. | EiTB

ETB1en eta eitb.eus-en izango ditugu ikusgai, 12:00etan eta 17:00etan, hurrenez hurren.

0:20

Estropadekin ekingo diete ETB1ek eta eitb.eus-ek gaurko kirol emankizunei 12:00etan. Eusko Label Ligako traineruak izango dira nor baino nor gehiago Ondarroako Bandera-Cikautxo Saria eskuratu nahian. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute bertan gertatzen denaren kontakizuna.

16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko dute Igeldoko Harria proba eskaintzeko. Juanan Legorburu eta Juan Jose Unanue izango dira esatariak.

17:00etan, Sunbillarekin egingo dute bat. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa izango ditugu han, pilota jaialdiko partida hauen berri ematen: Mendizabal III-Martinez / Errandonea-Tolosa eta Ezkurdia-Rezusta / Irribarria-Merino II.

Bestalde, 20:30ean, zesta-punta izango dugu ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en. Iñigo Aiestaranek eta Felix Espillak egingo dute Jai Alai World Tourreko Gernikako torneoko finalen kontakizuna.