Itxi

telebista

El Conquistador-en castinga

Ana Rosa Fajardo, kirolari 'berria'

Enea Otermin

EITB

Ana Rosak 40 urte ditu eta duela gutxi hasi zen kirola egiten.

Gaurko hautagaiaren izena Ana Rosa da. Euskaldun-berria da eta esfortzu handia egiten du bere eguneroko bizitzan euskera erabiltzearren. Kirola egiten duela gutxi hasi da, baina oso gustokoak ditu korrika egitea, eskalatzea eta palan jokatzea. Ana Rosari edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.