Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldia zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Gainera, ETB4k Donostiako Kirol Txartela pala finala eta emakumezkoen paleta finala eskainiko ditu.

0:20

Gaur arratsaldean, Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean. Hasteko, Eusko Tren Ligako estropadekin bat egingo dute 18:00etan, eta ondoren, gizonezko Eusko Label Ligako jardunaldia eskainiko dute, 18:30ean. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean.

Horrez gain, ETB4k eta eitb.eus-ek Donostiako Kirol Txartela Saria eskainiko dute. Goizeko 12:00etan emakumezkoen paleta saria izango da ikusgai, eta 13:00etan, pala finala. Bi emanaldiek Iñigo Aiestaranen kontakizuna izango dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista