Itxi

telebista

22:30ean

'Como pez en el agua'ren atal berria, gaur, ETB2n

EITB

Gorka ile-apaintzaile bihurtuko da, Maribelek baserritar moduan lan egingo du eta Anjel hondartzako txiringito batean arituko da.

Asteazken honetan, Anjel Alkain, Maribel Salas eta Gorka Aginagalde 'Como Pez en el Agua' umore saioaren atal berri baten protagonista izango dira, ETB2n.  Hirurek aktore lana alde batera utzi eta ofizio berria ikasiko dute.

Anjelek hondartzako txiringito batean egingo du lan eta mota guztietako turistekin arituko da. Mairbel, berriz, nekazaritza lanetan arituko da baserritar baten moduan, eta Gorkak ile-apaindegi batean.

Protagonista bakoitzak lantoki berrian izango duen mentorearen balorazioa jasoko du, baina kritikarik zorrotzenak bere lagunen eskutik etorriko zaizkie. Izan ere, bakoitzaren bizipenak sofa batean eserita ikusiko dituzte elkarrekin eta bata bestearen lanaren gaineko iritzia emango dute umoretsu.

'Como Pez en el Agua' asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrea ETB2n.