Itxi

telebista

Audientzia

Astearteko 'LND' saioa, bere ordu tartean nagusi

EITB

Felix Linaresek aurkeztutako saioak %12,2ko audientzia zatia eta 151.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.

Astearteko 'La Noche de…' saioa bere ordu tartean audientzia-buru izan zen, %12,2ko audientzia zatiarekin. Felix Linaresek Hollywoodeko aktore eta zinegileen inguruko hainbat erreportaje eskaini zituen, eta, ondoren, ikusgai izan zen El amor está en el aire filma aurkeztu zuen. Saioak 151.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen, Euskadin eta eragin eremuan.

El amor está en el aire komedia frantziarrak, berriz, %8,4ko audientzia zatia eta 196.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Pelikulak New Yorketik Parisera hegazkin bidaia alboan eserita egingo duten Julie eta Antoine, bikotekide ohien istorioa azalduko du.

oa azalduko du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista