Itxi

telebista

Zinez

Film laburrak, gaur gauean, 'Zinez' saioan

EITB

ETB1ek hamabi sormen lan eskainiko ditu, 22:25etik aurrera.

0:31

Film laburren sorta bikaina eskainiko du ETB1eko 'Zinez' tarteak gaur gauean.

Hamabi sormen lan izango dira ikusgai, 22:25etik aurrera: Asier Urbietaren False Flag lana (2016); Yago Mateoren Fishura (2016); Eta orain zer egingo dugu? (2013) Jose Kruz Gurrutxaga eta Aitor Arangurenen filma; Kote Camachok gidatutako Don Miguel filma (2015); Kepa Sojoren Hileta (2016); Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik zuzendutako Gartxot lana (2016); Tucker Davila Wood-en Duellum (2016); , Unai Guerrak gidatutako Duelo a las doce en punto (2016); Aitor Oñederraren I sad I would never talk about politics (2016); Pablo Vijande Menendezen Albaitari (2013); Asier Urbietaren Arkonada (2013); eta Pello Gutierrezek gidatutako Abuztua (2013).

'Zinez', gaur gauean, 22:25etik aurrera, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista