Itxi

telebista

Aktoreak beste lan batzuetan

'Como pez en el agua' lanbideak probatzen, beste behin, gaur, ETB2n

EITB

Maribel Salas DJ lanetan arituko da; Gorka Aginagalde kanpin arduraduna izango da eta Anjel Alkain, gimnasioko monitorea, 22:30ean hasiko den saioan.

Gaur gauean, Anjel Alkain, Maribel Salas eta Gorka Aginagalde 'Como pez en el agua' umore saioaren beste atal baten protagonista izango dira, ETB2n. Hirurek aktore lana alde batera utzi eta ofizio berria ikasiko dute.

Maribel DJ bezala arituko da Sestaon, Gorka Zumaiako kanpineko arduraduna izango da eta Anjelek gimnasioko monitore bezala egingo du lan Gernikan. Protagonista bakoitza lantoki berrian izango duen laguntzailearen balorazioa jasoko du, baina kritikarik zorrotzenak bere lagunen eskutik etorriko zaizkio. Izan ere, bakoitzaren bizipenak sofa batean eserita ikusiko dituzte elkarrekin eta bata bestearen lanaren gaineko iritzia emango dute umoretsu.

'Como Pez en el Agua' asteazkenetan emititzen da 22:30etik aurrera eitb.eus-en eta ETB2n.