Itxi

telebista

12:00etan

'En Jake' berezia, Bartzelonatik zuzenean, gaur, ETB2n

EiTB

Besteak beste, Xabier Torrens, Jon Iñarritu, Xabier Rius, Nuria Suarez eta Pilar Rahola kazetari eta politikariekin arituko dira.

Gaur 'En Jake' saio berezia eskainiko du ETB2k. Bartzelonatik zuzenean, Xabier Lapitzek Kataluniako azken ordukoaren berri emango du, eta, besteak beste, hauek izango ditu gonbidatu: Xabier Torrens politologoa, Jon Iñarritu EH Bilduko senataria, Xabier Rius kazetaria, Nuria Suarez Kataluniako Recortes Cero plataformaren bozeramailea eta Pilar Rahola kazetari eta idazlea.

Horrez gain, Bilboko platoan, Diana Urrea, Fabio Gonzalez eta Edurne Portela solaskideak arituko dira.

'En Jake' saioa, ohi legez, 12:00etan hasita izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista