Itxi

telebista

09:00etan

Kataluniari buruzko 'En Jake' berezia, gaur goizean

EiTB

Gaurko Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkura ETB4n izango da ikusgai, 09:30ean hasita.

Gaur goizean, Kataluniari buruzko 'En Jake' saio berezia izango da ikusgai 09:00etan hasita ETB2n. Xabier Lapitzek egoera politikoaren azken ordukoaren berri emango du zuzenean, eta gertatzen ari denaren analisia egingo du Maite Iturrate, Laura Mintegi, Maudili Prieto, Chema Herzog, Fabio Gonzalez, Diana Urrea, Pedro Gorospe eta Eduardo Portero solaskideekin.

Bestalde, bi astean behin Euskal Telebistak zuzenean eskaintzen duen Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuraren emanaldia ETB4 katean izango da ikusgai, 09:30ean.