Itxi

telebista

22:00etan

'Open Range', Kevin Costnerren eskutik, gaur gauean, ETB2n

EiTB

2003ko westernak justizia bila dabiltzan hiru cowboyren istorioa kontatzen du.

Open Range westerna eskainiko du Euskal Telebistako bigarren kateak gaur, 22:00etan. 2003ko filmak hiri txiki batean justizia bila dabiltzan hiru cowboyren istorioa kontatzen du.

Charley Waite, Boss Spearm eta Mose Harrison cowboyak Harmonville hiri txikira iritsiko dira, euren iragan iluna atzean utzita. Hiriko gizon boteretsuena babesten duen sheriff ustela topatuko dute bertan, nagusiaren nahiak betetzeko edozer egiteko prest dagoena. Justiziaren izenean, sheriff horren aurka borrokatuko dira hiru lagunak.

Open Range gaur izango da ikusgai, 22:00etan hasita, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema