Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Lau t'erdiko Promozio Txapelketako finala, gaur, zuzenean, EiTBn

A.A.| EiTB

Agirre-Peña II norgehiagoka, ETB1en eta eitb.eus-en, 18:00etan.

ETB1ek eta eitb.eus-ek Asier Agirre eta Jon Ander Peña neurtuko dituen Lau t'erdiko Promozio Txapelketako finala eskainiko dute larunbat honetan, 18:00etan. Ondoren, Iruñeko Labrit pilotalekuko jaialdian, Jaka-Zabaleta eta Artola-Imaz izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna.

16:00etan, ohi denez, Bigarren B Mailako futbolaren leihoa zabalduko dute. Vitoria-Barakaldo partidaren berri emango digute Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek.