Itxi

telebista

Pilota

Azken bi urteetako 4 t'erdiko finalak ikusgai, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Urrutikoetxea-Irujo (2015) eta Bengoetxea VI-Altuna III (2016) partidak izango dira ikusgai 22:00etan hasita.

Igandeko lau t'erdiko finalaren aurretik, ETB1ek eta eitb.eus-ek azkeneko bi urteetako finalak eskainiko ditu gaur gaueko 'Gure Bideoteka' saioan. Urrutikoetxea-Irujo (2015) eta Bengoetxea VI-Altuna III (2016) finalak izango dira ikusgai, 22:00etan hasita. Horrez gain, aurtengo txapelketako final laurdenetan Mikel Urrutikoetxeak eta Jokin Altunak elkarren aurka jokatutako norgehiagoka ere eskainiko da.

Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak emango dute partiden berri.

Ez galdu bi finalak, gaur gauean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista