Itxi

telebista

22:30ean

'Atrápame Si Pudes', gonbidatu bereziekin, gaur gauean

Juanito Oiarzabal, Ainhoa Etxebarria, Julian Iantzi, Gabriela Uriarte, Eneko Van Horenbeke eta Marta Lopez izango dira gonbidatuak.

'Atrápame Si Puedes' lehiaketak saio berezia eskainiko du asteazken honetan ETB2n, gaueko 22:30ean, eta hainbat pertsonaia ezagunek parte hartuko dute

Juanito Oiarzabal mendizalea, Ainhoa Etxebarria esatari eta aurkezlea, Julian Iantzi aurkezlea, Gabriela Uriarte nutrizionista, Eneko Van Horenbeke 'El Conquistador'eko irabazlea, eta Marta Lopez estilista arituko dira Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketan.

3.000 euro jarriko dira jokoan, eta EiTB Maratoia elkartasun ekimenarentzat izango dira. Aurten, iktusaren inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpaina gauzatu dute EiTBko komunikabideek, eta 'Atrápame Si Puedes' saioak ere bere ekarpena egingo du.

Horrez gain, eguneroko 'Atrápame Si Puedes' emanaldiek saioan parte hartu duten lehiakiderik dibertigarrienak bilduko dituzte Gabonetako bi aste hauetan, 90.000 euroko zakua jokoan dutela.