Itxi

telebista

22:30ean

'Gernika' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Gerra Zibilaren garaian Gernikan girotutako istorioa dakar Koldo Serraren lanak.

0:23

ETB1ek eta eitb.eus-ek Koldo Serra zinemagilearen Gernika filma estreinatuko dute gaur telebistan. Gerra Zibilaren garaian, 1937an, Gernikan girotutako istorioa da. Testuinguru horretan, Teresa (Maria Valverde) Errepublikako prentsa bulegoko editoreak eta Henri (James D'Arcy) kazetari amerikarrak elkar ezagutuko dute. Kazetaria gatazkaren jarraipena egiten ari da, baina ez dago bere ibilbideko momenturik onenean. Teresak gertakarien atzean dagoen egia kontatzera bultzatuko du, bere gaztaroko idealismoa berpiztuz.

Bien bitartean, Vasyl (Jack Davenport) Errepublikako Gobernuaren laguntzaile sobietikoa Teresaz maiteminduko da, eta ez zaio batere gustatuko emakumeak kazetari amerikarrarekin duen harremana.

Gernika fima ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai 22:30ean.