Itxi

telebista

22:15ean

'Sin Perdón' filma, gaur gauean, ETB2n

Clint Eastwood-ek zuzendutako eta antzeztutako western honek lau Oscar Sari irabazi zituen.

Gaur gauean, Sin Perdón (Unforgiven, 1992) filma eskainiko du ETB2k. Clint Eastwoodek zuzendutako eta antzeztutako western honek lau Oscar Sari irabazi zituen, horien artean, Film onenaren eta Zuzendari onenaren Oscar Sariak. Gene Hackman, Morgan Freeman eta Richard Harris ere pelikulako aktore garrantzitsuak dira.

William Munny dagoeneko erretiratuta dagoen pistoleroa da, alarguna eta familiaburua. Bere seme-alabak aurrera ateratzeko zailtasun ekonomikoak ditu eta bere irtenbide bakarra azkenengo lan bat burutzea da. Aspaldiko lagun baten eta esperientzia gabeko gazte baten laguntzarekin, prostituta bati aurpegia moztu zioten bi gizon hil beharko ditu Munnyk.

Ez ezazu Sin Perdón filma galdu, gaur, 22:15ean, ETB2n.