Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Futbola, pala eta pilota, zuzenean, gaur, EiTBn

A.A.| EiTB

Real Sociedad B / Izarra, Gaubeka-Gordon / Necol-Ibargarai, Gorka-Salaverri / Agirre-Iturriaga eta Bengoetxea VI-Larunbe / Urrutikoetxea-I. Zabala partidak izango ditugu ikusgai.

Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango ditugu larunbat arratsaldez ETBn eta eitb.eus-en.

Bigarren B Mailako Real Sociedad B / Izarra partidarekin hasiko dira 16:00etan, ETB1en, Naxari Altuna eta Juanan Larrañagaren kontakizunarekin.

17:00etan, ETB4n, Kutxabank pala ligako finala izango dugu ikusgai: Gaubeka-Gordon / Necol-Ibargarai. Iñigo Aiestaran eta Mikel Aierbe izango ditugu esatari Bilboko Bizkaia pilotalekutik.

18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, 'ETB Kantxa' saioa eskainiko da Iruñeko Labrit pilotalekutik. Lehendabizi, Promozio Txapelketako norgehiagoka jokatuko da Gorka-Salaverri eta Agirre-Iturriaga artean. Ondoren, Binakako Txapelketako Bengoetxea VI-Larunbe / Urrutikoetxea-I. Zabala partida jokatuko da. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango ditugu berriemaile.