Itxi

telebista

22:15ean

'Al límite' pelikula, gaur gauean, ETB2n

Martin Campbell zinemagileak zuzendu zuen polizia-thrillera, eta Mel Gibson, Ray Winstone eta Bojana Novakovic dira protagonista nagusiak.

  • 'Al límite' pelikula, igande gauean, ETB2n.

    'Al límite' pelikula, igande gauean, ETB2n.

Al límite filma eskainiko du gaur ETB2k. Martin Campbell zinemagileak zuzendu zuen polizia-thrillera, eta Mel Gibson, Ray Winstone eta Bojana Novakovic dira protagonista nagusiak.

Emma 24 urteko aktibista da, eta bizitza sekretua omen du. Hil egingo dute, eta horren aita, Bostongo Poliziako Thomas Craven detektibea, ikertzen hasiko da. Ikerketan murgilduta, bere alabaren heriotza eragin zuen sistema ustel batekin egingo du topo.

Al límite filma gaur eskainiko du ETB2k, 22:15ean.