Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador del Caribe' realityaren estreinaldia, audientzia-buru

EITB

Azken urteetako estreinaldirik onena izan da eta %20,7ko audientzia zatia eta 387.000 ikus-entzule bereganatu ditu

'El Conquistador del Caribe' realityak arrakasta handia izan zuen bere estreinaldian. Asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen eta %20,7ko audientzia zatia lortu zuen, azken lau denboraldietan estreinaldiko atalak izandako emaitzarik onena, hain zuzen ere.

Julian Iantzik aurkeztutako saioak 387.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

30 lehiakide berriek eta euren kapitainek proba gogorrak burutu behar izan zituzten lehen atal horretan. Hala ere, abenturako unerik latzena Isarentzat izan zen. Almeriakoak etxerako bidea hartu zuen Kolonbiako oihanean gau bat ere igaro gabe.