telebista
Zinema
'Berandu baino lehen' filma, gaur gauean, ETB1en
EiTB
Jack Nicholson eta Morgan Freeman gaixo terminalak dira, eta bizitzaren azken urtea nola igarotzen duten kontatzen du komedia dramatiko honek.
Gaur gauean, Ahora o nunca (The Bucket List, 2007) filma eskainiko du Euskal Telebistako lehen kateak. Rob Reinerrek zuzendu zuen komedia, eta Jack Nicholson eta Morgan Freeman ditu protagonista. 2007an, urteko 10 film onenen artean aukeratu zuen National Board of Review erakundeak.
Minbizia duten bi gaixo terminal lagun egingo dira, oso ezberdinak izan eta mundu oso ezberdinetatik etorri arren. Dirudun harroa da Edward Cole (Jack Nicholson); mekanikari xumea, aldiz, Carter Chambers (Morgan Freeman). Euren arteko desadostasunak alde batera utzita, azken bidaia egitea erabakiko dute, hil aurretik beti egin nahi izan dituzten gauzak egin ahal izateko.
Ez galdu Berandu baino lehen filma, gaur, 22:00etan, ETB1en.