Itxi

telebista

20:00etan

Alonsotegin izango da gaur 'Historias a Bocados'

A.E.|EiTB

Ander Gonzalez bertako biztanleekin egongo da sukaldaritzaren inguruko kontuak biltzen.

Ander Gonzalez sukaldariak Alonsotegira egingo du bisita gaur, 'Historias a Bocados' saioan.

Limousin arrazako behi artean ikusiko dugu Ander saioaren hasieran, Nahikari Lopezen familiak kudeatzen duen abere esplotazioan, alegia. Sukaldean aritzeko, berriz, Mertxe de la Serna eta Txelu Lopez aiton-amonen laguntza izango dute. Familiaren etxean bakailao-kazuela prestatuko du.

Emeteri Berasategi herri-kaskoan bizi zen, aiton-amonen  baserrira bizitzera joan zen arte. Bertan, Ekosumendi jarri zuen martxan. Bere negutegietan gai ekologikoak ekoizten ditu, eta Alonsotegin eta albokoetan banatzen ditu.

Alonsotegi paraje ikusgarriaren erdian dago, Sasiburu, Ganekogorta eta Pagasarri mendiak alboan dituen bailaran. Paisaia hauek, besteak beste, zeharkatzen ditu Unai Arregik antolatu dituen zaldi-txangoetan.

'Historias a Bocados de Alonsotegi' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.