telebista
Audientzia
'El Conquistador del Caribe', ordutegi nagusian audientzia-buru
EITB
Abenturaren bosgarren atalak % 18,5eko audientzia zatia eta 343.000 ikus-entzule lortu zituen.
-
Jokoaren une bat
ETB2ko 'El Conquistador del Caribe' realitya asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen % 18,5eko kuotarekin. Halaber, 343.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Julian Iantzik aurkezten duen abenturaren bosgarren atalak Eider eta Jagoba jarri zituen dueluan aurrez aurre. Eiderrek tirolina gainean egindako erakustaldi bikainak bere lehiakidea kanporatzea ekarri zuen.