telebista
22:30ean
Aitor Esteban, gaur gauean, '7 Días' saioan
A.E.|EiTB
Ernesto Ekaizer kazetaria eta Jose Maria Gay Liebana ekonomialaria izango dira, halaber, saioan.
-
Aitor Esteban 'Egun On Euskadi' saioan. (Argazkia: EiTB)
Gaur gauean, Aitor Esteban, EAJ-PNVren Diputatuen Kongresuko bozeramailea, hartuko dute '7 Días' saioan. Ciudadanosek jeltzaleei egindako kritikei erantzungo die Estebanek. Halaber, Ernesto Ekaizer kazetaria Alderdi Popularraz eta honen beherakada iragartzen duten inkestez arituko da.
Horrez gain, Púnica auziaz mintzatuko da, Francisco Granadosek epaitegian egindako adierazpenetan Esperanza Aguirre eta Cristina Cifuentes alderdiaren B Kutxarekin lotu ondoren.
Bestalde, Jose Maria Gay de Liebana ekonomialariak pentsio sistemaz hitz egingo du.
'7 Días' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.