Itxi

telebista

Zinema

ETB2k 'Jimmy's Hall' filma eskainiko du gaur gauean

EITB

Ken Loach zuzendari ezagunak James Gralton Irlandako aktibista eta lider komunistaren istorioa kontatzen du film honetan.

  • -

    -

Jimmy’s Hall (2014) filma izango da ikusgai, gaur, ETB2n. Ken Loachek zuzendutako eta benetako gertaeretan oinarritutako drama ingelesa da, eta hainbat izen ezagun dira protagonista bertan, hala nola, Barry Ward, Simone Kirby, Andrew Scott, Jim Norton edo Aisling Franciosi.

1930eko hamarkadan Irlandan kokatzen den filma da Jimmy’s Hall. Politikari buruz aritzen den istorio honetan, James Gralton da protagonista nagusia, 10 urte Amerikan atzerrian igaro ondoren, Irlandara itzuli zen aktibista eta lider komunista. Bertako pobrezia maila eta irlandarrek jasan beharreko zapalkuntza ikusita, James Graltonek barruan daraman aktibista aterako du. Irlandako Errepublikatik erbesteratu duten pertsona bakarra izango da.

Ez ezazu galdu Jimmy’s Hall filma, 22:00etatik aurrera, ETB2n.