Itxi

telebista

Zinema

'Caza al asesino' thrillerra, gaur gauean, ETB2n

Nicolas Cage, John Cusack eta Vanessa Hudgens ditu protagonista nagusi.

Caza al asesino film luzea eskainiko du Euskal Telebistak gaur bigarren katean 22:00etan hasita. Scott Walkerrek idatzi eta zuzendu zuen filma 2013an eta Nicolas Cage, John Cusack eta Vanessa Hudgens ditu aktore nagusi.

80ko hamarkadan Alaskan izan ziren gertakari gogor batzuetan oinarrituta dago pelikula. Robert Hansen (John Cusack) izeneko gizonezko batek prostitutak kontratatzen zituen, baina ondoren bahitu, torturatu eta bortxatu egiten zituen. Gainera, mendian galdutako etxola batera eramaten zituen hegazkinez, eta segidan, animaliak bailiran, ehizan jarduten zuen. Jack Halcombe (Nicolas Cage) polizia-agentea Hansen harrapatzen saiatuko da baina testigu bakarra dauka: egoera horretatik ihes egitea lortu duen Cindy Paulson (Vanessa Hudgens) prostituta.

Aurrez aipatutako aktoreez gainera, beste hauek ere partu zuten parte zintan: Curtis '50 Cent' Jackson, Radha Mitchell, Dean Norris, Kevin Dunn, Jodi Lyn O'Keefe, Katherine LaNasa eta Brad William Henke.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema