Itxi

telebista

Zuzenean, 17:00etatik aurrera

Buruz Buruko Txapelketako Urrutikoetxea-Altuna III, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.| EiTB

Donostiako Atano III.eko jaialdian Promozio Txapelketako Ugalde-Erasun norgehiagoka ere jokatuko da.

  • Donostiako Atano III.ean izango dira partidak

    Donostiako Atano III.ean izango dira partidak

Maiatzaren 1a dugu gaur eta jai eguna izaki, pilota emanaldia izango dugu 17:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Donostiako Atano III.eko jaialdia Arteaga II-L. Galartza / Laso-I. Zabala norgehiagokarekin hasiko da. Ondoren, Buruz Buruko Txapelketako bi partida jokatuko dira: Urrutikoetxea-Altuna III, lehen mailakoa, eta Ugalde-Erasun, promoziokoa. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute zuzeneko kontakizuna.

Pilotaren aurretik, herri kirolen tartean, goizean Lazkaon jokatutako aizkolarien Buruz Buruko Eusko Label sariko azken jardunaldiaren berri emango dute Ibon Gaztañazpik eta Jose Etxebestek.